1- Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?
Dekretu hau aplikagarria izango da Haur Hezkuntzako bi zikloak, zikloetako bat edo lehenengo zikloko zati bat ematen duen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.

2- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

3- Nolakoa da Haur Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?
4- HH etapak zenbat urte hartzen ditu? Nola banatzen dira?
0-6 urte bitartekoa eta bi ziklotan banatzen da: Lehenengo zikloa (0-3 urte) eta Bigarren Zikloa (3-6 urte).

5- Zeintzuk dira Haur Hezkuntza etaparen bereizgarriak?
Bi ziklotan banatzen dela, borondatezkoa dela eta sei urteko iraupena duela.
6- Nola ulertzen du Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak GAITASUN hitza?
Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trenetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua.

7- Hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak al dira hezkuntza-etapa guztietan? Zeintzuk dira?
Bai berberak dira: Arduraz bizitzen ikastea; ikasten eta pentsatzen ikastea; komunikatzen ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea; pertsona gisa garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea.

8- Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?
2007ko urriaren 16ko Dekretuan.
2007ko urriaren 16ko Dekretuan.
9- Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?
Arduraz bizitzen ikastea; ikasten eta pentsatzen ikastea; komunikatzen ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea; pertsona gisa garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea.

10- Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako Helburu Orokorrak EAEn?
Gorputza ezagutzea; familia, natura eta gizarte ingurunea behatu et aztertzeko gizarte eta kultura- jardueretan modu aktiboan parte hartzea; jardueretan autonomia lortzea; gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea; ingurukoekin harremanak izateko gatazkak modu baketsuan ebaztea; komunikatzeko gaitasunak garatzea; trebetasun logiko- matematikoak eta irakurketa- idazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua ulertu eta interpretatzeko.

11- Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?
Etapa horretarako ezarritako helburuen, gaitasunen, edukien, ebaluazio- irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa.

12- Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?
Pedagogia irizpideak eta irizpide didaktikoak.

13- Zeintzuk dira HHko jakintza arloak?
Euskera, Matematika, Erdera, Ingelera, Hizkuntzak, Psikomotrizitatea, Musika...

14- Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Haur eta Oinarrizko Hezkuntzarako?
A (dena erdaraz), B (bi hizkuntzatan) eta D (euskaraz).

15- Zein da EAEn sustatzen den Hizkuntza modeloa?
EAEn sustatzen den modeloa D eredua da.
EAEn sustatzen den modeloa D eredua da.
16- Zein proiektutan islatuko da Ikastetxeak jarraituko dituen irizpideak hizkuntzari dagokionez?
Jokabideei buruzko adierazleetan zehazten dira.
17- Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak?
Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala; ingurunearen ezagutza eta hizkuntza: komunikazio eta adierazpena.
18- Nola ulertzen da esperientzia eremu bat?
Esperientzia eremua: haurrak, hezkuntzako esku- hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz barneratzen duen ezagutza guztia. Ezagutza horrek lagundu egingo dio haurrari bere nortasuna sendotzeko prozesuan, eta erabateko mendetasuna izatetik nahikoa autonomia izatera eramango duen bideko ibilbidean.

19- Zeintzuk dira Esperientzia Eremu bakoitzaren atalak? Nola daude antolatuta?
Esperientzia- eremuak bi zikloetan daude banatuta: lehenengo zikloa bi bloketan banatzen da: Lehenengo blokea nortasun pertsonala sortzea da, bigarrena aldiz, ongizate pertsonala eta egunerokotasuna da. Bigarren zikloa lau bloketan banatzen da: lehenengoa, gorputza eta norberaren irudia da, bigarrena, jolasa eta mugimendua, hirugarrena, jarduera eta egunerokotasuna eta laugarrena, norberaren zaintza eta osasuna.
20- Zein dokumentuaren arabera moldatuko da Ikastetxeko Curriculum Proiektua? Eta zeintzuk izango dira ICPren atalak?
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua aintzat hartuta. Hezkuntza jarduerari lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak; ebaluazio irizpideak; ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko curriculum alderdiak; pedagogia irizpideak eta irizpide didaktikoak; hezkuntza laguntza, hau da, premia bereziak dituzten ikasleen egoeretara moldatzeko; Tutoretza ekintza eta hezkuntza orientazioa garatzeko irizpidea
21- Zein da HHn ikasleen ratioa?
· 2 urtekoen gelak: 18 ikasle gelako.
· 3 urtekoen gelak: 23 ikasle gelako.
· 4 urtekoen gelak: 23 ikasle gelako.
· 5 urtekoen gelak: 23 ikasle gelako.
22- Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako ordutegiaren berezitasunak?
Haur eskolek, 0-3 urteko haurrei zerbitzu zabala ematen zaie, haurrek ezin dute eskolan zortzi ordu baino gehiago egon, erritmozko jarduerak antolatuko dira, betiere, atsedenerako tarte bat utziz, garrantzitsua da egokitze aldia egitea pixkanaka haurra eskolara ahalik eta ondoen moldatzeko eta horretarako, kontuan izan beharko da familiako egoera eta haurren esperientziak.
23- Zein da aniztasunaren trataerako planteamendua?
Ikasle guztien aniztasuna kontuan hartzeko, malguak izango dira etapatako helburu orokorrak, horrela, oinarrizko gaitasunak gartzen lagunduko die. Horrez gain, garrantzitsua da, ikastetxeek errefortzu mekanismo egokiak abian jartzea, hau da, laguntza ematea talde arruntetan, taldekatze malguak egitea, curriculum egokitzapenak eta berariazko errefortzuak. Gainera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko prozedurak arautuko ditu, ikasleen zailtasunei aurre, hauteman eta esku hartzeko eta ikastetxeetan jarduerak gauzatuko ditu.

24- Zein printzipiotan oinarritzen da hezkuntza-premia bereziak azaltzen dituzten ikasleen trataera?
Hezkuntzako inklusioa eta indibidualizazioa.

25- Nola ulertzen da TUTORETZA Haur Hezkuntzan?
Tutoretza funtsezkoa da haurrek bere hezkuntza- prozesua modu pertsonalizatuan gara dezaten lortzeko, betiere, bakoitzaren banakako gaitasunen arabera. Tutoretza etapa osoan zehar egiten da eta tutoreak harreman estua izango du familiarekin, familiaren lankidetza ziurtatze aldera. Harreman honen bidez, gurasoek seme alabek ikasteko eta gizartean eta hezkuntzan txertatzeko prozesuan egindako aurrerapenen berri izango dute. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten ikastetxeek koordinazio- mekanismoak ezarriko dituzte irakasle taldeen artean.

26- Nolako ezaugarriak ditu Haur Hezkuntza etapan ebaluazioa?
Ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzakoa izango da. Behaketa zuzena eta sistematikoa izango da ebaluazio prozesuko teknika nagusia; irakasleek irakaskuntza. prozesua, beren hezkuntza jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko dute; familiek seme- alaben irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa jasoko dute hiru hilabetez behin; Lehen Hezkuntzara automatikoki igaroko dira baina premia bereziak dituztenak bakarrik egon daitezke beste urtebete Haur Hezkuntzan.
27- Hartu ebaluazio irizpide bat eta lotu dagokion helburuarekin.
Ebaluazio irizpidea: ea gero eta autonomia handiagoa duen osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan, hala nola, elikadura, higienea, atsedena... Honen helburua honako hau da: oinarrizko beharrak modu autonomoan betetzea eta norberaren buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa eta ekimena erakustea.

ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN
1- Nola ulertzen da aniztasunari emandako trataera? Zer esan nahi du ikusmolde GLOBALA izatea?
Aniztasunari erantzuteak haur bakoitzaren motibazioei, beharrei, interesei eta ezaguera estiloari egokitutako erantzuna eskaintzea dakar berekin. Horretarako, eskolak, hezkuntza esperientziak, esperientzia kulturalak, teknologikoak eta antzekoak eskaini behar ditu, ikasleek garapen bidezkoa, orokorra eta harmonikoa edukitzeko. Horrez gain, irakasle taldeak haurren alde pertsonalak kontuan hartu eta errespetatu egin behar ditu, hori burutzeko, hainbat programazio egin beharko dituzte. Ez da komeni jarduera entandarizatuak egitea, horien ordez, denen interesei erantzungo dietenak eta talde txikitan lan egiteko aukerak emango dutenak egin behar dira. Amaitzeko, aipatzekoa da, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei berariazko arreta eskaintzea garrantzitsua dela arazoak hobeto konpondu ahal izateko. Ikusmolde Globalak honako hau adierazten du: haurrek modu globalean adierazten dituztela gauzak, izaten dituztela harremanak eta ikasten dutela.

2- Nola ulertzen da ikaskuntza esanguratsua?
Hezitzaile taldeak ikasleen interesekin eta beharrekin bat egingo duten ikaskuntza- egoerak proposatu beharko ditu, helburu eta erabilgarritasun argia kontuan izanik. Haur Hezkuntzan ekintza da garapen eta ikaskuntza- prozesuaren ardatza eta eragile nagusia. Haurrek, pertsonekin eta objektuekin izaten dituzten harremanezko esperientzietan, ezaugarriak, nolakotasunak eta aldeak aurkitzen dituzte, baita horien artean dauden harremanak ere. Honela, ekintza eta esperimentazioa abiapuntu hartuta, haurrak bere nortasuna eta mundua eratzen du eta ekintzarako eta interpretaziorako eskemak egiten ditu...

Jolasa jarduera atsegingarri eta motibatua denez, eremu aproposa sortzen du haurrek beren ekiteko gaitasuna garatzeko, arriskuei aurre egitekoa indartzeko eta jarduteko modu berriak bilatzeko, porrotaren edo akatsen beldurrik gabe. Ekintza bakoitzak eragiten duen asebetetzeak berriz egitera bultzatzen ditu haurrak, eta horrek, aukera ematen dio eskema kognitiboak finkatzeko, bai eta mugimen- garapena eta gorputzaren kontrola gero eta handiagoa eta asebetegarriagoa lortzeko.
3- Nola ulertzen da eskola giroa?
Afektua jasotzea lehen mailako beharra da, jateko edo babesa izateko beharra bezain oinarrizkoa. Haurrek harreman egonkorra eta jarraitua izatea behar dute, dauzkaten irakasle, zaintzaileekin... Harreman horiek, ongizatea, konfiantza eta segurtasuna eragiten diete eta atxikimendu irudiak ezartzea eragiten dute. Atxikimendu irudiek eragin erabakigarria dute haurren garapen sozialean, izan ere, irudi horiekiko harremana abiapuntutzat hartuta, haurrak, ingurukoekin komunikatzen ikasten du, baita bere jokabidea kontrolatzen eta gizarte balioak, arrazoiak eta arauak barneratzen ere. Baina irudi horiek ez badaude, haurrak segurtasunik gabe eta babesgabe sentitzen dira. Alderdi hori kontuan hartu beharra dago Haur Eskolako egokitze- aldietako familiaren eta eskolaren arteko plangintza bateratuan.

Bukaera moduan hau aintzat hartzea oso garrantzitsua da: irakasle taldearen eginkizun garrantzitsuenetako bat konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortzea da, haurra giro horretan, babestua eta onartua senti dadin. Honek aukera emango dio bere buruan konfiantza izateko, erronkei aurre egiteko...
4- Zeintzuk dira ematen diren orientabideak eremu, denbora eta baliabide materialen antolaketaren inguruan?
Zenbait jarduera eremu antolatu beharko dira, haurrek zer egin, nola egin eta norekin egina nahi duten aukeratu ahal izateko. Horrela, ekimena eta autonomia garatzen lagunduko die; espazioa dinamikoa eta esanguratsua, hezitzaileak kontuan eduki beharko du jardueretarako denbora eta banakako jardueretarako denborak txandakatu behar direla; eskakizun maila handiko jarduerak eta espontaneotasun bizikoak orekatu egin behar dira; denbora sekuentzi bat planifikatu behar da; baliabide materialek estimulu giroa ekarri behar diote hezkuntza prozesuari; ikastetxeek estereotipoetatik ihesi, eskola giroko berezko jostailuak, tresnak eta baliabide didaktikoak eskaini behar ditu; kultura ezberdineko haurren arteko bizikidetza sustatuko duten material didaktikoa aukeratuko da...

5- Nola ulertzen da H.H.ko Ikastetxea?
Haur Hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapenerako esperientzia- iturri ezin aberatsagoa ematen dio: beste haurrekin elkartzea. Eskolan sortzen diren harremanek, gatazkak, lankidetzak.. erraztu egiten dute haurren garapen intelektual, afektibo eta soziala. Horrez gain, era askotako taldekatzeak eskatzen dituzten jarduerak sustatu behar dira: talde handiak, txikiak...

Gainera, arauak argiak, malguak, egoerari egokituak, afektuzko giroan biziak eta gero eta bateratuagoak eta landuagoak izan behar dute. Eskolak, esperientziak bizitzeko eta bere buruaren irudi positiboa egitea ahalbidetuko dioten proposamenak egiteko aukerak eman behar zaizkio. Amaiera bezala, esan beharra dago, hezitzaile- taldeak haurraren irakaskuntza eta ikaskuntza- prozesuari lagundu egin behar diola.
6- Zein da hezkuntza agente bakoitzari ematen dion ardura Haur Hezkuntzan?
Haur Hezkuntzako hezkuntza. proiektua egitea, garatzea eta ebaluatzea irakasle- taldearen funtsezko eginkizunetako bat da. Beharrezkoa izango da hezteko zeregina duten profesional guztien esku- hartzea eta koordinazioa, esku- hartzeko jarraibide bateratuak hartzeko eta jarduera koherentea bermatzeko. Familiaren eta eskolaren arteko interakzioa egoki finkatzea da kalitatezko Haur Hezkuntzaren funtsezko beste oinarri bat. Horrez gain, heziketa lana familian hasten da, baina betiere, irakasle eta hezitzaileek familiekin banatu behar dute erantzukizun hori. Garrantzitsua da familiekin etengabeko komunikazioa izatea, bai eta familiek eskolan esku hartzeko bideak eta moduak ezartzea ere, hezkuntzako balioak eta irakaspenak haurren bizitzan sendoki sar daitezen. Azkenik, adierazi beharra dago, hezkuntza jarduera eskola- esparrutik haratago doala, eta erakundeekin, elkarteekin eta gizarteko beste talde batzuekin banatutako erantzukizun bihurtu beharko lukeela. Horretarako, eskolak lagundu egin beharko luke gizartearekiko irekia izate hori, hezkuntza denon eginkizuna bihur dadin.

Nola ulertu hemen jarri duzuena galderak ez badaude irakurlearen esku?
ResponderEliminarEgokitu sarrera hau edonork irakur dezala kontutan hartuz.
Ondo izan, BEGOÑA