Saio honetan
beste sei taldeek egindako ahozkoen laburpen bat egingo dugu.
Lehenengoari
dagokionez, Gerra Zibilaren eta Frankismoaren inguruan hitz egin
zuen. Bertan, garai hartako historia eta hezkuntzaren egoera
(hezkuntza legeak, irakasleen garbiketa) azaldu zuten. Hori gutxi
balitz, garai hartako analfabetismoaren aurkako jarrera ere agerian
utzi zuten.
Bigarren
taldeak, aldiz, demokrazia garaiko zazpi legeei buruzko azalpena eman
zuen. LGE, LOECE, LODE, LOGSE... ziren lege hauetako batzuk, non
ekarpen garrantzitsuena hauxe izan zen: derrigorrezko hezkuntza 12
urtetatik 16 urtetara luzatzea.
Lege hauek
sakonki azaldu ondoren, hirugarren taldeak LOMCE legea, orain arte
proiektu bat besterik ez zena, azaldu zuen. Hasteko LOE eta LOMCEren
arteko desberdintasunak azpimarratu zituzten. Era honetan oso garbi
gelditu zen bi lege hauen arteko aldea. Hori gutxi balitz, Espainiako
hezkuntza kalitatearen beherakadaren berri ere eman zuten.
Ondoren,
laugarren taldeak, “hezkuntza sistema historian zehar” gaiari
buruz jardun zuen. Talde honi esker, aurreko egunean egindako
azalpenak argi eta garbi gelditu zitzaizkigun, dena oso labur eta
behar bezala azaldu baitzuten.
Bosgarren
taldeak, aldiz, erreformei buruz hitz egin zuen. Bertan, erreformek
hainbat arlotan eragiten dutela argitu zuten: eskola funtzioetan,
hezkuntza sistema prozesuaren moldaketan, ingurunean (eskola moldatu
egin behar da, herriaren araberako hezkuntza), hezkuntzan (lan
merkatuen eskaeretara egokitu)...
Azken taldeak,
Hezkuntza Sistema Paulo Freireren ikuspuntutik azaldu zuen. Talde
honek azaldu zuena ikusteko sakatu hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario