Hezkuntza sistema II. Errepublikan (1931 - 1939)
Bigarren
errepublikan, haurtzarotik aurrera, eskola leku egokia zen baloreak trasmititzeko eta
sentimendu politikoa garatzeko.
Bestalde,
bigarren errepublika garaian, “El proyecto Luzuriaga” sortu zen
eta honako ezaugarri hauek aldarrikatu zituen: batetik hezkuntza
publikoa estatuaren esku zegoen. Horrez gain, hezkuntza publikoa
laikoa edo extrakonfesionala zen; hau da, ez zuen erlijio zehatz baten alde egiten.
Era berean, proiektu honek zihoen hezkuntza pribatua emango zela bigarren errepublikan, beti ere helburu politikoa eta konfesio
partidistarik egon ezean.
Hori gutxi
balitz, hezkuntza publikoa doakoa izango zen eta, gainera, jarrera
aktiboa, sormenezkoa eta soziala edukiko zuen.
Horrez gain,
hezkuntza publikoa 3 gradutan banatu zen:
- Lehendabiziko graduan bi ziklo eman ziren: bata Haur Hezkuntza (4-6 urte). Hezkuntza hori boluntarioa zen. Bestea, ordea, Lehen Hezkuntza deiturikoa zen, 6-12 urte bitartean eman zena. Gainera, derrigorrezkoa zen haur guztientzat.
- Bigarren gradua edo Bigarren Hezkuntza ere bi ziklotan banatu zen: bata 12-15 urte bitartekoa zen eta hau derrigorrezkoa eta komuna izango zen ikasle guztientzat. Bestea, aldiz, 15-18 urte bitartean eman zen eta haurren ikaskuntzaren tarte hau bolondresa izango zen.
- Bukatzeko hirugarren gradu bat ere bereiztu edo eman zen. Hau oso ezaguna zen Goi Mailako Hezkuntza izenarekin.
Lehen Hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izango zen hezkuntza
sistema bakarra zen eta, horren barnean, Fernando de los Rioen aipamen
batzuk agertu ziren: Fernandok Lehen Hezkuntza 3 etapatan banatu zuen:
haurtzaindegikoa (2-5 urte bitartean), Haur Hezkuntza (5-8 urte
bitartean) eta Lehen Hezkuntza (8-14 urte bitartean). Horrez gain, Lehen Hezkuntzak
gorrentzako eta itsuentzako Hezkuntza Berezia jarri zuen martxan.
Arrazoi horrengatik, hezkuntza zibiko (gizartearekin lotura estua zuen) eta morala (pentsamenduan oinarritua) izan zen.
Esandakoak esanda, aipatzekoa da Lehen Hezkuntzan 32.680 eskola zeudela, baina beste 27.151 eskola behar zituzten. Horrela, 5.000 eskola sortuko ziren urtero, bainan lehenengo urtean 7.000 sortu ziren; hau da, 2.000 gehiago.
Bertan lan
egiten zuten irakasleak eta katedratikoak funtzionarioak izango ziren
denak eta, ekonomikoki zailtasunak zituzten familiei beren haurrek
hezkuntza egoki eta duin bat jasotzeko aukera emango zitzaien,
betiere bereizketarik egin gabe.
Irakasleei
begira, esan beharra dago hauek formakuntza jasotzen zutela. Gainera,
formazio hori jasotzeko bidea, batez ere, kurtsiloen bitartez izaten
zen. Horrela, nahiz eta titulu ofizialik ez eduki, klaseak eman
zitzaketen.
Hala ere,
Maiatzak 21-ean Dekretu bat sortu zen eta bertan aipatzen zena zera
zen: irakasleek titularitate ofizial bat edukitzea beharrezkoa eta
derrigorrezkoa zutela eskoletan lan egiteko.
Bigarren
errepublikan emandako hezkuntza sistemak izan zituen gorabeherak
gainetik azaldu ondoren, orain euskal hezkuntzak II. Errepublikan
izandako garrantzian murgilduko gara.
Hasteko,
esan beharra dago Euskal hizkuntza berreskuratzearen alde garai
hartan egindako aurrerapenen ondorioz hainbat eskola eredu
linguistiko garatu ziren. Hau da, eskola eremu euskaldunean egonez
gero, euskaraz bideratuko zen hezkuntza-jarduera, eta erdaraz berdin.
Hala ere, eredu linguistiko bikoitzeko sistema desagerrarazi egin
zen.
Gerora,
errepublikanoek boterea eskuratu ondoren, Azañaren biurtekoan
aurrerapauso garrantzitsuenak eman ziren. Izan ere, 1932an Kataluniak
bere estatutua lortu zuen, 1936an, berriz, estatuaren jarrera
zentralizatzaile eta uniformizatzailearen murrizpena iritsi zen
Euskal Herrira. Horrela, Katalunia eta E.H.-n administrazio
autonomikoen esku gelditu zen hezkuntzaren kontrola. Egoera hori
estatuan hezkuntza ulertzeko molde berriaren isla izan zen.
1931ko
Konstituzioak estatuaren eta autonomiaren eskumenak argi bereizi
zituen. Azañak bazekien estatua berregituratu egin behar zuela eta,
horretarako, Kataluniako auziari aurre egin beharko ziola. Beraz,
kataluniarrei irtenbide bat eman zien, baina, aldi berean, estatuak
bere nagusitasuna ez galtzeko eskola-sare bikoitza sortzea planteatu
zen, bi gobernu autonomikoen kontrolpean.
Azkenik,
aipatzekoa da Euskal Herriaren autonomia Kataluniakoa baino askoz ere
laburragoa izan zen, Espainiako Gerra Zibila 1936an hasi zelako. Beraz hartutako neurri ia guztiak Bizkaira
mugatu ziren derrigorrez, matxinatuen eskuetan erori gabe gehien
iraun zuen probintziara. Orduan, Nazionalisten kontrolpeko Kultura
Sailak araudi zabala garatu zuen. Lan hura betetzeko euskal kleroaren
eta Eusko Ikaskuntzaren laguntza izan zuten. Gainera, helburu nagusia
euskara eta euskarazko irakaskuntza babestea izan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario