Argazki honetan erreparatu duguna hau izan da: irakasle lana bokazionala dela eta irakasle denak bere lana atsegin ez badu, ikasleek antzematen dutela. Era horretara, eta irakaslea gustora ez dagoela ikusten denez, ikasleak ere deseroso sentituko dira.
Irakasleak ematen dituen edukiak eta hauek erakusteko modua bat etortzen ez direla ikusten dugu. Izan ere, teknologia berriei buruz hitz egiten du, baina oso modu tradizionalean irakasten du. Honek guztiak ikasleen pentsamenduak nahasten dituela uste dugu, hauek hankazgora jarriz.
Genero bereizketa islatzen da argazki honetan. Bertan ikusten da gizona lan munduari loturik dagoela, eta emakumea, berriz, etxeko lanetara. Hori gutxi balitz, gizonaren alde kognitiboari eta emakumearen alde fisikoari ematen zaio garrantzia.
Umeengan ikusten da benetako errealitatea. Bi haur hauek etxean, beren gurasoen partetik, bizitako egoera imitatzen dute. Oso arriskutsua da, horrelako egoerak normalak balira bezela hartzen dituztelako. Gainera, etorkizunean, hauek errepikatzeko joera izan dezakete.
Alde batetik, historian zehar gizonezkoak ziren hezkuntza munduan sartu zirenak. Ondorioz, beraiek izan dira lorpen handienak izan dituztenak. Hala ere, gure ustez, emakumezkoek ere izan zituzten lorpenak, baina, gizkonezkoen menpe zeudenez, ez zitzaien garrantzirik eman. Hori dela eta, ez dira gure belarrietara iritsi.
Berriro ere gizona emakumearen gainetik dago, jarrera dominatzailean (bere gainean, eskuak heltzen). Gainera, emakumea objektutzat hartzen da.
Bi ikuspegi desberdin dauzkagu gure taldean. Lehenengoak honela dio: emakumea beti gauza materialetan interesatuta egon dela, eta bere helburu nagusia ezkontzea dela, bizitza errazagoa izateko. Bigarren ikuspuntuak, berriz, honako hau dio: gizonezkoen ustez, ezkondu aurretik emakumearen ganako bide guztiak edo gehienak itxita dituzte. Hala ere, emakumeari ezkontzeko eskatu ezkero, ate guztiak irekitzen zaizkiela uste dute, jarrera dominatzaile hori sustatuz eta emakumea kontrolatuz.
Hizkuntza garatu den geroztik (gaztelera kasu honetan), jeneralizazioak gizonezkoari egin dio mesede betidanik. Horregatik, gehienetan, pluralizatzeko orduan gizonezkoei erreferntzia egiten dien terminoa erabiltzen da. Ondorioz, gaur egun, ofizial kutsua duten egoeretan gehien bat, bi generoak erabiltzen dira (todos y todas, alumnos y alumnas).
Zerbait irakasteko momentuan zuk eredu izan behar duzu, aurkakoak diren mezuak ez helarazteko.










No hay comentarios:
Publicar un comentario