Egia da eskolan haurra garatu egiten dela esaten dutela. Hauek beti egon
behar dute zerbaiten bila, ezagutzen bila alegia. Gainera, askotan, gauzak
gaizki doazenean ikaslearen errua dela esaten dute, baina ez da horrela.
Halakoetan hezkuntza sistemaren errua da; sistema horren planteamenduaren
errua.
Hezkuntza sisteman dauden aldaketek, haur batzuengan eskola porrota
sorrarazten dute. Horregatik, beti esan izan da bi talde sortzen direla
ikasleengan: batetik garaileak edo irabazleak daude eta hauek sarituak izaten
dira. Gainera, unibertsitatera iristen diren bakarrak izan ohi dira eta gehiago
baloratzen dituzte. Bestetik galtzaileak ditugu. Hauek askotan ez dira kontuan
hartzen eta beren beharrak ez dira asetzen, irakasleek ez dituzte benetan
ikasle hauek ezagutzen. Honek guztiak, ikasle hauek motibatu beharrean,
eskolarako gogo eza sorrarazten die eta, askotan, “berriro eskolara?” esanez
frustrazio sentimendua da hauengan islatzen dena.
Hori gutxi balitz, irakasleek nahi dutena egiten dutela esan daiteke.
Bestalde, ikasleek eskolan denbora gehiegi pasatzen dutela esan izan da eta,
arrazoi horrengatik, eskola parketzat hartua izaten da formazio lekutzat hartua
izan beharrean. Beraz, eskolak hezkuntza pertsonala garatzeko edo lortzeko
balio beharko luke; hots, ikasleek konpetentzia edo gaitasun intelektualak,
sozialak, fisikoak, psikikoak, kognitiboak, psikologikoak… garatzeko leku
aproposa izan beharko luke, eskola ez litzateke haurrak preso edukiko dituen
kartzela moduko bat izan behar. Arrazoi
horrengatik, ikasle guztiak era berdinean kontuan hartu beharko genituzke,
frustrazio sentimendu horrekin amaituz. Horrela, etorkizunean, eskola,
motibatuak eta gogotsu joango diren leku bat izango da.
Antzina, hezkuntza ez zen derrigorrezkoa eta eskolara joaten ziren ikasle
guztiak boluntarioki azaltzen ziren
bertara. Hortaz, gelako ekintzetan parte hartzerakoan aktiboagoak izango ziren,
ez orain bezala. Ondoren, Despotismo
Ilustratua sortu zen eta, momentu horretan, hezkuntza librea izatetik hezkuntza
derrigorrezkoa, publikoa eta doakoa izatera pasatu zen. Honekin guztiarekin,
zerbaiten eta norbaiten menpe dauden ikasleak sortu nahi ziren, lehen
derrigorrezko hezkuntza esklaboen gauza izango balitz bezala. Hala ere, honekin
ez da esan nahi esklaboak sortu nahi direnik, baizik eta ikasle guztiak
kontrolpean eduki nahi direla.
Askotan, eskola hezkuntza kontzeptuarekin erlazionatzen dela ikus dezakegu,
baina benetan ez dago inongo erlaziorik beraien artean. Izan ere, eskolak
hiritar obedienteak sortzea bilatzen du, baita denek dena berdin eta denbora
berean egitea, ezagutzea, ikastea eta jakitea ere. Hortaz, hau guztia prozesu
guztiz mekanikotzat har daiteke. Honekin esan nahi duguna zera da: hezkuntza
sistemak makinak sortzen dituela. Horrez gain, ikasleek beren pentsamenduak,
ideiak, sentimenduak… azaldu beharrean, ikasle hauek isilaraztea lortzen da,
hezkuntza sistema diktadore txiki moduko batean bilakatuz. Hezkuntza, aldiz,
ikaskuntza sozialaren eremutzat hartzen da eta honen helburua bizitza kalitate
edo bizi kalitate on bat bilatzea izango litzateke. Baina, horrela al da? Hori
al da benetako helburua?
Lehen esan bezala, hezkuntza sistemak ikasleak bitan banatzen ditu:
tituluak eskuratu eta lan hoberenetan parte hartuko dutenak eta bestelako
garrantzi gutxiagoko lanak egingo dituztenak. Honek denak, oraindik, XXI.
Mendean irauten du, eskola kanpoko mundura itxita baitako.
Sistema honen ardatza ikaslea dela esan daiteke. Ikasleak, txiki direnean,
kuriosoak, behatzaileak, sortzaileak… dira besteak beste. Hauetako batzuk,
denborarekin, gaitasun hauek garatzera hel daitezke. Besteek, ordea, baliteke
ez garatzea. Honek, beraz, frustrazio sakon batean murgilduko luke ikasle hori.
Eskolak, askotan, ez du haurren garapen prozesuan laguntzen . Izan ere,
irakasleek prozesu mekanizatu bat aurrera eramaten dute eta beraiek esaten
diete haurrei zer eta nola egin behar duten. Hori horrela, ikasleek gauzekiko
interesa galtzea dakar. Beraz, esan
daiteke, haurrak ikasten duen guztia prozesu inkontziente bat dela, modu
propioan ikasia.
Azkenik, aipatzekoa da inguratzen gaituen guztiak geure garapenean eragina
duela eta denak, momenturen batean, ameslari handiak izan garela. Ez dago inor
zerbait beatu eta esperimentatu ez duenik. Hori da hezkuntza sistemak bilatu
beharko lukeena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario