martes, 13 de mayo de 2014

Berrikuntzak hezkuntzan. Gogoeta.

Gure ustez, hezkuntza esparruan berrikuntzak emateko aspektu garrantzitsuenetariko bat honako hau da: irakaskuntza on bat aurrera eramateko, aldaketen aurrean egokitzeko gaitasuna edukitzea. Izan ere, irakasle on bat izateko argi eduki behar dugu gure bizitzan zehar aldaketa ugari egin beharko ditugula gure irakasteko moduan, gure metodo, teknika eta baliabideak egoera eta momentu desberdinetara moldatuz. 

Aurrean aipatutako berrikuntza horiek esparru askotan eman daitezkeela uste dugu, curriculuma osatzen duten puntu nagusietan bereziki: metodologia, ebaluazioa, denbora, edukiak, helburuak, egutegia... Adibidez, irakasleek metodologia aldatu dezakete momentu edo kurtso bakoitzean duten taldeari egokituz. Badakigu aldaketek eragin positiboak edo negatiboak ekar ditzaketela eta horregatik uste dugu jendeak gerta daitekeenari beldurra diola. Hala ere, gure pentsamendu kritikoa garatzen badugu, aldaketa onak eta txarrak bereiztu ahal izango ditugu eta gure ikasleei hobeto datorzkienak aukeratuko ditugu euren ikaskuntza prozesua oztopatu gabe. 


Arestian esan bezala, berrikuntza terminoak ez du zertan aldaketa positiborik ekartzen. Egia da, askotan berrikuntzak zerbait ona ekarri beharko lukeela pentsatzen dugula, edo berrikuntzak zerbait ona ekartzeko helburuarekin ematen direla; halaber, gauzak ez dira horrela eta berrikuntzek eragin negatiboak ekar ditzatela ere kontuan hartu behar dugu. Horren aurrean eragin negatibo horiei ere aurre egiteko prest egon beharko dugu. 

"Berrikuntza", "erreforma" eta "aldaketa" terminoei erreferentzia egiten diegunean, sinonimo gisa erabiltzen ditugu askotan. Baina, gure ustez, badituzte beraien artean desberdintasun batzuk. "Erreforma" eta "aldaketa" elkarrekin lotzen ditugu, dagoeneko indarrean dagoen zerbaitetan oinarritu eta moldatu egiten dutelako. "Berrikuntza", ordea, zerbait berria sortzea dela uste dugu, ideia berri gisa edo lehendik dagoen zerbait guztiz berreraikiz, guztiz "berrituz", alegia. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario