Lanak modu askotara egin daitezkeela ikasi dugu bizitzan
zehar: bakarkako lanak eta taldekako lanak daudela, alegia. Taldekako lanen
barruan ere, lan egiteko modu asko eta asko daude. Horietako bat da gaur egin
duguna, talde lana hain zuzen ere. Lan hau egiteko erabili dugun metodoa hauxe
izan da: lehenik eta behin, bakoitzak (indibidualki) bere testua irakurri du
eta, ondoren, taldeka jarri eta ideiak partekatu ditugu, taldekide bakoitzak
aukeratutako esaldi edo paragrafoaren aukeraketaren arrazoia adieraziz.
Hori egin ondoren, gelakide guztien artean bakoitzak
aukeratutako esaldi edo paragrafoen arteko sintesia egin dugu. Era horretara,
gelakide guztiek izan dute denen iritziak entzun eta partekatzeko aukera
paregabea. Hori egitean, bakoitzak bere ideia azaldu duenean, gainerakoen
iritzi eta ikuspuntuarekin, adostasun batera iritsi gara, denek dena ulertzeko
moduko azalpenak eginez.
Horrez gain, lan hauek baliagarriak direla esango genuke,
batez ere Haur Hezkuntzan lan egiteko interesgarriak diren aspektu edo edukiak
bereganatzeko balio digutelako.
Hori guztia esanda, lan egiteko modu hau aberasgarria
iruditzen zaigula aipatu beharra daukagu. Izan ere, bakoitzak berea egin eta arreta
bere gauzetan soilik mantendu beharrean, denen arteko laguntzarekin elkarlana
bultzatzen dugu, oso modu interesgarri eta ikasterrazean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario