martes, 11 de marzo de 2014

Atera testu liburua!


Atera testu liburua!

Jarduera hau egiteko “Atera testu liburua!” irakurgaia irakurri ondoren, taldekide bakoitzak berari erakargarria edo interesgarria iruditu zaion esaldi edo paragrafo bat hautatu du. Ondoren, bakoitzak bere zatia zergatik aukeratu duen arrazoia azaldu du eta, bukatzeko, bi esaldi hauen arteko harremana edo ondorioa topatu dute, bukaeran argi azalduz.

A pesar de la cantidad de recursos que se invierten en la formación del profesorado de todos los niveles educativos, la transcendencia de esa formación a las aulas, en forma de prácticas educativas más motivadoras, impactantes y duraderas, es decepcionante (Cano y Revuelta, 1909)

Egia da irakasleak etengabe formazioa jaso behar dutela, bestela, beren metodoak zaharkituta gelditzen dira. Hala ere, esan beharra dago askotan, nahiz eta aldaketa gauzatzeko behar adina intentzio, diru eta gogo jarri, ezinezkoa izaten dela aurrerapauso edo hobekuntza hori gauzatzea.

Askotarikoak izan daitezke hau horrela izatearen arrazoia. Gerta daiteke irakasleak formazioa jaso eta bere gelako metodologia aldatu nahi izatea, baina gelan aplikatzerako orduan, lehengo metodologiarekin ohituta dagoenez, beren ikasleek metodo horrekin  ezer ikasiko ez dutela pentsatzea eta, arrazoi horrengatik, berriro lehengo metodora bueltatzea, hau praktikan jarri gabe.

Azken finean, haurrak gusturago daude irakasleak ikasleei gauzak irakasteko beti eta egunerokotasunean erabiltzen dituen metodoekin. Izan ere, haur horientzat errutina moduan jarduten dute irakasleek emandako pausuek. Era horretara, erosoago sentitzen dira, inongo aldaketarik jasan gabe eta ezertaz arduratu beharko ez diren lasaitasunarekin.

“En el primer caso se trata de grabar sesiones de clase habituales e identificar situaciones problemáticas, significativas y/o emocionalmente desestabilizadoras que resulte interesante analizar con el profesor protagonista para ayudarle a tomar consciencia de las decisiones que adoptó y proponerle posibles cambios en futuros eventos similares características”.

Garrantzitsua da gela bateko jarduera konkretu bat grabatzea. Honek asko laguntzen du bertan gerta daitezkeen egoera larriak antzematen eta identifikatzen. Horretarako, irakasleak, kasu horiek aztertuko ditu eta hauek konpontzeko hainbat estrategia martxan jarriko ditu.

Adibidez: gelan arazoren bat baldin badago eta, haur batek beste bati iseka egin ondoren, irakaslea arazoa nola konpondu ez dakiela gelditzen bada, beste irakasle profesionalekin kontsultatu dezake. Horrela, denen arteko adostasuna izango da nagusi arazo horri aurre egiterako orduan. Era horretara, arazo edo kasu hau berriro gerta ez dadin, irakasleak berak bakarrik edo profesionalen laguntzarekin, hainbat estrategia eta teknika jarriko ditu martxan.

Bi esaldi hauek aztertu ondoren, honakoa izan da ondorioztatu duguna: garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleek etengabeko formazioa jasotzea. Izan ere,  metodologia berriekin, zaharkituta gelditu zaizkienak ordezkatzeko edo hobetzeko aukera izango dute.

Ildo horretatik jarriki, aipatzekoa da ere berebiziko garrantzia duela ikasgelan metodo horien praktikotasuna bideratzea, baita metodo hauek haurrengan duten eragina aztertzeko klaseak grabatzea ere.  Era horretara, irakasleak informazio argia izango du haurrek jarduera horietan duten jarrera edo portaerari buruz. Honek asko lagunduko dio berak aplikatutako metodologiak zer eragin izan duen eta baliagarriak izan diren ala ez jakiterako orduan.

Baliagarriak izan badira, metodologia horiek gehiago aplikatzen saiatuko da, betiere haur bakoitzaren behar eta gaitasunak kontuan harturik. Baliagarriak izan ez badira, berriz, lehengo metodologiara itzultzeko pausoa emango du eta, berari atzerapausoa iruditzen zaion  arren, haurrek metodologia horren aurren hobeto erantzuten dutela ikustean, lehengoari eutsiko dio, haurrentzat hobea izango dela ohartuko baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario